Motxila bizkarrean hartu eta bidaiatu Europan zehar Trepik Interrailean.
13 EGUN. 6 TOKI. 15 PERTSONA. TALDE BAT.
Trepik Interrailean zer gertatzen den? “Zer ez!” da erantzuna…

Europako edozein herrialdetako tren gidarien grebak.
Eta honi esker...
Europako tren ibilbide guztiak esploratzen amaitzen dugu, eta inoiz bertara iritsiko ez ginen herrietan eskalak egiten amaitu (adibide argiena: Metz Ville). Eta azkenean, herri galdu horiek Amsterdam edo Venezia bat baino gehiago gustatzen amaitu!

Hartu behar genuen trena atzeratu edo aurreratzeagatik korrika batean ibili behar izatea, edo baita trena galtzera iristea ere…
Eta honi esker...
Gure egoera berean dauden beste gazte bidaiari batzuk ezagutzen amaitzen dugu, eta horrela, taldean Indiar bat edota Argentinako beste gazte batzuk gure taldearen parte izaten amaitzen dute.

Gure eserlekuak beste bidaiari batzuen berdinak izatea eta hortaz, eserlekurik gabe bidaiatu behar izatea, edota nahi gabe gurea ez zen tren bat hartzea…
Eta honi esker...
Ibilbide motzen kasuan pikengandik ihes egiten saiatu bagoiz-bagoi mugituz joanez… Eta bidai luzeen kasuan, bertatik aurrera hartuko ditugun tren guztietako pikei egoera azaldu pase berriak erosi behar ez izateko.

Taldeko norbaiten interraileko pasea galtzea.
Eta honi esker...
Talde osoa benetako escape room bat bizitzen egongo bagina bezala konponbide bila hasten gara: batzuk memoria egiten hasten dira gertaerak zerrendatzeko, beste batzuk poliziari azalpena frantsesez nola eman prestatzen google translate erabiliz, ondoren bertako polizien lagunak egiten amaitzen dugu denuntzia ipintzeko arazorik ez izateko…

Taldeko burugogorrenari plangintzatik kanpo zegoen leku bat BAI EDO BAI bisitatzeko gogoa sartzea.
Eta honi esker...
Taldeko kideak plangintza itxi baten testuingurutik irtetzen gara. Hasieratik ezarrita dauden ekintzak edo helburuak zalantzan jartzen ditugu, eta interrail hau benetan guk nahi dugun bezalakoa sortzen hasten gara, inprobisazioaren aurrean beldurra galduz.
Prest al zaude gure Europako abentura ezagutzeko?
Plangintza
Hendaia - Paris - Brusela - Amsterdam - Berlin - Praga - Destino sorpresa - Hendaia
Abentura berean ezagunak diren hiriburuak bisitatzeko aukera paregabea da. Hiri bakoitzak gauza ezberdin bat eskaintzen du, eta horri esker, esperientzia erabat ezberdina da horietako bakoitzean.

Hendaiako hondartza eta parkeak, taldearen ezagutza eta kohesio uneen eszenatoki bilakatu.

Pariseko ikurrak ezagutu eta Eiffel Dorreko gaueko argiak pizten ikusiz, abenturari hasiera eman.

Bruselan Europarlamentura bisita egin eta herrialde ezberdinetako ekintzaileak ezagutu.

Amsterdam hiriaz gain inguruko herrietako errotak eta dikeak bisitatu.

Berlingo bistak Reichstag-etik ikusi eta Sachsenhausen kontzentrazio-esparrura egindako bisitatik oilo ipurdiarekin irten.

Pragan, kolorez beteriko eraikuntzen hirian, leku ezagun eta alternatiboak ezagutu escape street-a ebatzi bitartean.

Destino sorpresan, inprobisazioz beteriko eguna bizi.

Berriz ere Hendaian, etxean bezala sentituz bidaiari itxiera eman. Talde giroan, kanpin dendak montatzen ikastetik, azken gaua hondartzan izarren azpian igarotzera arteko uneak partekatuz.
Destino sorpresa:
Frankfurt, Hamburgo, Estrasburgo…
Azken hiria sorpresa izango da. Behin Pragatik irten ostean, ez da jakingo nora joango garen. Horrela, egun honen filosofia inprobisazioan oinarrituko da. Taldeak, ordura arte egindako bidai guztiaren ostean eskuratutako autonomiarekin, azken helmuga honetako plangintza antolatzen amaituko du, bidaiari itxiera berezia eman ahal izateko.
Egun baten dauden osagaiak…
Egun on
Esnatzeko ekintza eta prestatzeko unea. Hiri bakoitzeko egonaldia taldeko bi kidek lideratzen dute. Goizero kapitain hauek guztia prest dagoela ziurtatzeko begiraleekin biltzen dira.
Turismo alternatiboa
Begirale eta kapitainek dinamizatutako ibilbide eta frogen bitartez ezagutzen dugu hiria. Ikasketa aktiboa bultzatzeko, haiek dira, begiraleek emandako materialez gain, informazio-iturri ezberdinetara jo beharko dutenak (hosteletako beste bidaiariak, mapak, turismo bulegoak...).
Networking
Desafio txikiak egiten dira beste bidaiariekin eta hiriko bertako pertsonekin interakzioa bultzatu, ingelesa zein beste hizkuntzen erabilera praktikatzeko.
Inpaktu globala eta lokala
Hiri bakoitzean, lekuak duen izaeraren arabera bisita parte-hartzaileak egiten ditugu (plangintzan agertzen dira).
Eztabaida eta hausnarketak
Bidaiko akzio guztian zehar etenaldiak ere egiten
ditugu, harritu gaituzten egoerak elkarbanatzeko. Ikuspuntu bakoitza elkarrizketa berean
jasotzeak, egunerokotasuneko gaiak, gure sentimendu, intereseko puntu edo kezkak lantzeko aukera ematen digu, eta horrela, gai ezberdinak zalantzan jartzeko gai izan.
Eguneko balorazioa eta hurrengoaren plangintza
Taldeak, egun bakoitza
begiraleek emandako informazio eta ekintzekin antolatzen du. Gainera, aurrekontuak ere
kontuan izan behar ditugu, dirua guztien ardura da eta. Horregatik, egunero balorazio bat egitea garrantzitsua da, hurrengoa hobeto antolatu ahal izateko.
Esperientzia hau hainbat gaztek bizi dute jada!!
Informazio praktikoa:
Noiz:
Uztailak 12 - 24.
Nor:
Gutxienez 14-18 urteko 10 gazte eta gehienez 15 gazte. Taldea ez bada osatzen dirua itzuliko da.
Izen-ematea burutzeko:
Eskuinean dagoen botoian klik eginez bertako izen-emate orria bete eta lehenengo kuota ordaindu behar da, zehazki: 450€. Datuak izen-emate orriaren amaieran agertzen dira.
Izen ematea egiten dutenen ordenean joango dira plazak betetzen.
Izen ematea egiten dutenen ordenean joango dira plazak betetzen.
€
1795
Prezioak barne hartzen ditu:
- Garraioa: Europan zehar bidaiatzeko Interraileko pasea eta hiri bakoitzaren barruan mugitzeko garraioa prezioan barne daude. Dena dela, bakoitzaren esku dago Hendaiara iristeko eta bertatik etxera itzultzeko garraioa.
- Otorduak: Otordu guztiak barne.
- Ostatua: Hostelak ibilbide osoan zehar eta kanpina azken gauean (kanpin-dendak eta esterilak barne).
- Arduradunak: 2 begirale.
- Ekintzak: Plangintzan agertzen diren bisita guztiak eta bidai osoko ekintza eta programazioa.
- BEZ-a eta bestelako inpostuak.
- Bidai asistentzia eta kantzelazioko asegurua: Aseguruak estaltzen dituen bermeengatik gaztea bidaira joan ezin bada, guztia itzuliko da 20€ izan ezik.
Zalantzak dituzu?
Galdetu Martari, Europa ondo baino hobeto ezagutzen du eta.